2021 urteaz geroztik Trio Zukanek taldearentzat idatzitako obrak Creotz
argitaletxearekin elkarlanean profesionalki editatu eta partitura bilduma propio bat
egiteko konpromisoa hartu du, taldearekin lan egiten duten egungo konpositoreek
idatzitako txistu, perkusio eta akordeoirako lanak sustatu, babestu eta zabaltzeko
helburuari erantzunez. Momentu honetan Mikel Chamizo, Jagoba Astiazaran,
Francisco Domínguez eta Zuriñe F. Gerenabarrenak Zukanentzat idatzitako obren
partiturak ditugu eskuragarri, eta hurrengo hilebeteetan zehar beste hiru partitura prest
izatea aurreikusten du taldeak.
Kontsulta itzazue gure partiturak hemen:
Trio Zukanek bi CD grabatu ditu bere ibilbidean zehar. Lehenengoak, Soinuzko
Begiradak – TOMA I izenpean 2019an argitaratu zenak, Zukanen lehen urteetan
konpositore desberdinek taldearentzat idatzitako obrak jasotzen ditu. 2023an CD berri
bat kaleratu dute, IBS Classical zigiluarekin, eta Soinuzko Begiradak- TAKEII
izenarekin. Bertan Maria Eugenia Luc, Juanjo Eslava, Oihana Rodríguez, José María
Sánchez- Verdú, Zuriñe F. Gerenabarrena eta Francisco Domínguezek azken urteotan
taldearentzat idatzitako sorkuntzak entzu daitezke.
Kontsulta itzazu gure CDak hemen: