Txistua, akordeoia, perkusioa

TRIO ZUKAN

TRIO ZUKAN - BIOGRAFIA

Tradizioa eta garaikidetasuna uztartuz, Trio Zukan azken urteotan sortu diren euskal ganbera-talde berezienetakoa da. Txistua, akordeoia eta perkusioa elkartzen dituen formazio honek bere ezohiko instrumentazioa nortasun-ezaugarri bihurtu du, eta programa berritzaileen bidez tresna horien aukera artistiko ugari erakusten ditu; bai formatu akustikoan, bai elektronika, ikus-entzunezko baliabideak eta izaera performatiboko eszenaratzeak uztartzen dituzten proposamenetan.

Trio Zukanek nazioarteko jaialdi eta ziklo garrantzitsu askotan jardun du. Horien artean daude, besteak beste, Centro Nacional de Difusión Musical (CNDM), Alemaniako Museo Vostell Malpartidako kontzertu-zikloa, Kanadako Le Vivier, Valentziako Ensems Jaialdia, Bilboko BBVA Fundazioa, Rotterdameko Classical:NEXT (Herbehereak), Zipreko International Pharos Contemporary Music Festival eta Lauda Musica Fundazioa.

2014an sortu zenetik, askotariko konpositoreek idatzi dituzte Trio Zukani eskainitako musika, besteak beste: José María Sánchez-Verdú, María Eugenia Luc, Hugo Morales, Helga Arias, Zuriñe F. Gerenabarrena, Mikel Chamizo, Francisco Domínguez edota Carolina Cerezo. Horietako askok nazioarteko sona handia dute, eta haien obrek garrantzi handiko sari eta aitorpenak jaso dituzte.

Trio Zukanek Soinuzko Begiradak – I. eta II - izeneko bi disko argitaratu ditu. Bertan, taldearentzat bereziki idatzitako obren aukeraketa bat bildu dute. Horrez gain, zabalkunde-lan handia egiten dute Work in Progress egitasmoaren bidez. Proiektu horren barruan bideopodcastak, konpositoreei egindako elkarrizketak, tailerrak eta bestelako jarduerak garatzen dituzte.

Jarduera-lerro horien guztien bidez, Zukanek helburu nagusi bat du: musika egiteko modu berriak bilatzea eta gure garaiko sorkuntza publikoarengana hurbiltzea, formatu alternatiboen eta proposamen fresko, anitz eta originalen bidez.

Zumaia, 1994. Miren Iñargaren gidaritzapean hasi zituen akordeoi ikasketak, eta, ondoren, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) graduatu zen, interpretazio espezialitatean, Iñaki Alberdiren eskutik. Jarraian, Basileako Musikhochschule FHNW-n Musika Garaikideko Espezializazio masterra ikasi zuen; baita Kultura-kudeaketakoa ere Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean ere.
Gaur egun, interprete eta kultura-kudeatzaile lanak uztartzen ditu.
Akordeoi interpretazio-lehiaketa askotan -nazional zein nazioartekotan- lehen saria irabazi du Zubimendik. Besteak beste, 2. saria Klingenthaleko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan, 1. saria Erroman ospatutako Concorso Internazionale di Fisarmonica Santa Cecilian eta 1. saria "Arrasate Hiria" Nazioarteko Lehiaketan. Bakarlari gisa duen ibilbideaz gain, bere ibilbide profesionalean nabarmena da askotariko talde eta artistarekin elkarlanean egindako lana, bai musika alorrean, bai beste diziplina artistiko batzuetan ere.

Miranda de Ebro, 1992. Gorka Catediano perkusio-jotzailea da, musika garaikideko ganbera-musikan espezializatua. Bere prestakuntza Gasteizko “Jesús Guridi” kontserbatorioan eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian —MUSIKENEn— jaso zuen, Javier Alonso, Lorenzo Ferrándiz, José A. Trigueros eta Antonio Domingoren eskutik. 2018an Masterra amaitu zuen Hagan (Herbehereak) dagoen Koninklijk Conservatorium-en, Hans Zonderop, Theun van Nieuwburg, Niels Meliefste, Pepe García eta Rob Verhagen bezalako interprete ospetsuen gidaritzapean, kalifikazio gorenak lortuz.
Hainbat talderekin aritu da elkarlanean, besteak beste, Residentie Orkest, Slagwerk Den Haag, Euskadiko Orkestra, Atlas Ensemble, Bilbao Sinfonietta, Ensemble Kuraria edota Sinkro Ensemble-rekin.
Gaur egun Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko kidea da, eta, gainera, Euskal Herriko hainbat elkarte eta erakunderekin kolaboratzen du musika garaikidearen zabalkundean.

Hernani, 1992. Herriko musika eskolan ikasketak abiatu ondoren, Donostian jarraitu zuen horiekin, lehengo Kepa de Miguelekin Francisco Escudero Kontserbatorioan, eta Musikene - Euska Herriko Goi-Mailako Ikastegian azkenik Aitor Amilibiare tutoretzan. Bere prestakuntzan txistulari handien eskutik jasotako eskolak nabarmentzekoa da, hala nola Aitor Amilibia, Jose Ignazio Ansorena edo Aitor Arozenarenak. Baita Iñaki Alberdi, Sèverine Ballon, Alfonso Gómez edo Miquel Bernat bezalako beste espezialitateetako maisuenak ere.
Gaur egun Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko kide da, eta lan hori uztartzen du txistuaren inguruko ikerketarekin, bai eta abangoardiako errepertorioaren azterketarekin ere. Gainera, Euskal Herriko askotariko kultura-eragileekin kolaboratzen du.
Nazioarteko musika jaialdi esanguratsuetan aritua, Pharos Art Foundation Festival, Donostiako Musika Hamabostaldia, Classical:Next edo Gargonza-Arts dira parte hartu duen jaialdietako batzuk.

Trio Zukan
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.